Skip to main content

"Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz" seriearen sormen tailerrak

Sormena, pedagogia eta balioak uztartzen dituen ekimena

15 Abe 2025

Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz serieari lotutako sormen tailerren programa babesten dugu, Marramiau sorkuntza-taldeak garatutako ikus-entzunezko proposamena.

Proiektuak seriearen hedapena eta animazioko tailer praktikoak uztartzen ditu. Saio hauek bi zatitan egituratzen dira: lehenik, serie osoa proiektatzen da. Ondoren, parte-hartzaileek animazioarekin lotutako sormen-tailer bat garatzen dute, non txotxongilo modukoak sortzen dituzten. Ikus-entzunezko pieza labur bat egiten dute haiekin, stop motion teknika erabiliz.

Parte-hartzaile bakoitzak bere pertsonaiarekin hainbat mugimendu grabatzen ditu, eta saioaren amaieran eszena guztiak batzen dira bideo kolektibo bat sortzeko. Jardunaldiari amaiera emateko, azken emaitza bistaratzen da, eta une horrek aukera ematen du esperientzia partekatzeko eta sormen-prozesua ospatzeko.

Marramiau-taldeak bultzatutako tailerrek hainbat helburu nagusi dituzte:

- Haurrentzako euskaraz sortutako serie bat egitea.

- Aurreko esperientziarik ez duten pertsonen eta ikus-entzunezko sektoreko profesionalen arteko lankidetza sustatzea.

- Funtsezko balioak transmititzea, hala nola naturarekiko errespetua, beste lurraldeetako pertsonekiko errespetua, adiskidetasunaren garrantzia eta genero adierazpenaren askatasuna. 

- Emakumezko erreferenteak balioan jartzea.

- Proiektua ahalik eta gehien zabaltzea. 

Orona Fundaziotik, Argizagi. Zubiak adiskidetasunerantz ekimen kultural berritzailea dela uste dugu, sormena, pedagogia eta balioak uztartzen dituena. Gure laguntzak euskarazko kultur produkzioa indartzea, belaunaldi berriei prozesu artistiko esanguratsuetan laguntzea eta proposamen hau publiko zabal batengana iristen laguntzea bilatzen du.

Itzuli gora