Bizipoza Eskola
Gizarte inklusiboago baterako balioetan heztea
25 Abu 2025

alores y la inclusión como motor de cambio social.
Orona Fundazioan, gizarte kohesionatu, askotariko eta inklusibo bat eraikitzeko dugun konpromisoa berresten dugu, eta txikitatik giza balioak sustatzen dituzten ekimenak laguntzen ditugu. Esparru honetan, Bizipoza Eskola proiektua babestu dugu, Bizipoza elkartearen ekimena, hezkuntza eta komunitate esparrutik inklusioa lantzeko material didaktikoak eta tresna pedagogikoak eskaintzeko helburuarekin sortua.
Material horiek hezkuntza formalean zein ez-formalean erabiltzeko diseinatuta daude, funtsezko gaiak lantzeko asmoz, hala nola, norberaren ezagutza eta talde partaidetza, genero, identitate eta transexualitate rolak, dolua eta heriotza, aniztasun funtzionala eta gaixotasun kroniko edo larriak, besteak beste.
Proiektua premia erreal batetik sortu da: hainbat arrazoi direla medio, hezkuntza edo gizarte inguruneetan beren errealitateak onartu edo aintzat hartzen ez dituzten haur eta familien eskubideak bermatzeko helburuarekin.
Bizipoza Eskolaren helburua, errealitate guztiek tokia izango duten hezkuntza-inguruneak sortzea da, enpatia, bizikidetza eta aniztasunarekiko errespetua sustatzeko. Eta Orona Fundazioan, sentsibilizazioaren, balioetan oinarritutako prestakuntzaren eta inklusioaren alde egiten duen lan eraldatzaile hori ospatzen dugu.