Bilatu nahi duzun testua

Elkarrekin urrunago

Irisgarritasuna

Zer da irisgarritasuna?

Web-irisgarritasunak ahalik eta pertsona gehienak webgunera eta haren edukira sartzeko gaitasuna izatea adierazten du, haien nabigazio-testuingurua eta minusbaliotasunak gorabehera.

Nabigazio-testuingurutzat hartzen ditugu gailu, nabigatzaile, interneterako konexioaren abiadura, periferikoak, nabigazioaren edo ekipoaren konfigurazioa, inguru-kondizioak... Minusbaliotasuntzat, berriz, ikusmenaren, entzumenaren, adimenaren nahiz mugitzeko urritasunak.

Konpromisozko adierazpena

"www.ulahi.es" webgunean konpromiso sendoa hartu dugu bai erraz erabiltzeko moduko webgunea eratzeko, bai bertako edukiak ahalik eta erabiltzaile gehienei iritsarazteko, minusbaliotasunik izan zein ez. Horretarako, W3Ck ezarritako teknologia estandarrak erabili ditugu, eta WAI 1.0 Irisgarritasun Arauei jarraitu diegu. W3Ck ezarritako web-estandarrak, hala nola XHTML 1.0 trantsizionala, baliozko anotazio semantikorako erabiltzeak eta teilakatutako estilo-orriak(CSS) diseinurako erabiltzeak, webgunea hainbat gailu eta plataformatan zuzen ikustea eta edukia zuzen inprimatzea ahalbidetzen dute. Webgune honen irisgarritasunari buruz galdera, iradokizun nahiz arazorik baldin baduzu, jarri gurekin harremanetan, mesedez, posta elektroniko honetan: orona@orona.es

Onespen-ikonoak

ORONAren webguneak puntu hauek betetzen ditu:

W3C WCAG 1.0-ren "AA" maila

A bikoitza mailarekiko adostasun-ikonoa, W3Cren 1.0 web-edukirako irisgarritasun-gidalerroen A bikoitza mailara egokitzen dira. Loturak zuzenean eramaten du irisgarritasun-mailen eta ikonoen erabileraren azalpenetara.

XHTML 1.0

Baliozko XHTML 1.0 ikonoa, XHTML lengoaiaren 1.0 hertsia bertsioa zuzen erabili da, eta haren sintaxia eta gramatika bat datoz. Loturak W3Cren balioztatzailera darama.

CSS-2

Baliozko CSS ikonoa, Estilo-orrien sintaxia zuzena da. Loturak teilakatutako estilo-orrien W3Cren balioztatzailera darama.

Nabigatzeko laguntza

Letra-tamaina aldagarria

Webgune honetako orrien diseinuan unitate erlatiboak erabili dira, adibidez, testuen tamainan. Edozein bereizmenetan bistaratzen dira zuzen orriak, eta erabiltzaileak testuaren tamaina alda dezake horretarako aukera ematen bazaio.

Webgunearen mapa

Webgunearen mapan bertako orrien aurkibidea aurkituko du erabiltzaileak.

Nabigazio-bidea

Erabiltzaileak beti jakingo du zein atal edo azpiataletan dagoen orriaren goi-aldean dagoen nabigazio-bideari esker.

Teklatu-sarbideak

Teklatu-sarbideak Laster-teklen bidez nabigatzeko eta edukietara jotzeko aukera izango duzu. Laster-teklez baliatzeko, tekla-konbinazio hauek erabili behar dituzu, ordenagailuak duen sistema eragilearen arabera:

Internet Explorer 4.0, Netscape:

ALT + Teklatuaren laster-tekla

Internet Explorer 5etik gorako bertsioak:

ALT + Teklatuaren laster-tekla + ENTER

Opera:

Shift + Esc (laster-teklak aktibatzeko)

MacOS:

CONTROL + Teklatuaren laster-tekla

Firefox 3.0tik gorako bertsioak:

Shift + ALT + Teklatuaren laster-tekla

Sarbide-teklak

Sarbide-tekla hauek ematen dira webgune hoentarako:

  • 0 Menu nagusira joan
  • 1 Hasiera
  • 2 Orona gara
  • 3 Zerbitzuak
  • 4 Orona Soluzioak
  • 5 Erreferentziak
  • 6 Arreta komertziala
  • 7 Webgunearen mapa
  • 8 Irisgarritasuna
  • 9 Edukira jauzi egin
  • C Kontaktua

Edukira jauzi egin

Testu hutsezko nabigatzailea nahiz ahots bidezkoa (pantaila-irakurgailua) duten erabiltzaileek zuzenean egin dezakete jauzi nabigazio-menura eta orri bakoitzeko edukira "Menu nagusira joan" eta "Edukira joan" loturen bidez, webguneko orri bakoitzaren hasieran daudenak, edota 0 edo 2 sarbide-teklak erabilita, hurrenez hurren.

Irudiak

Irudi konplexuek longdesc atributua dute, edo bestela beren edukia luzeago azaltzen duen lineako deskribapen bat. Nabigatzaile guztiek ez dutenez longdesc etiketarekin zuzen interaktuatzen, irudien deskribapen luzeetarako lotura zuzenak eskaini ditugu [d] estekaren bidez.

© Orona. Eskubide guztiak erreserbatuta