Bilatu nahi duzun testua

Elkarrekin urrunago
  • Hasiera
  • cookie-ei buruzko politika

cookie-ei buruzko politika

Ulahi S.A.U-k (“Orona Ulahi”) cookie izeneko teknologia erabiltzen du webgune honetan.Cookieei buruzko Politika honen bidez, gure webgunean erabiltzen diren cookieen gaineko informazio argi eta zehatza eman nahi zaio erabiltzaileari (“Cookieei buruzko Politika”).

Zer da COOKIE bat?

Webgune jakin batzuetara sartzean zure ordenagailura bidaltzen den fitxategia da cookie bat. Cookieek bidea ematen diote webguneari erabiltzaile edo ekipo baten nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzeko eta berreskuratzeko, besteak beste. Jasotzen duten informazioaren eta ekipoa erabiltzeko moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko balia litezke.

Webgune baten kalitatea eta segurtasuna hobetzeko aukera ematen dute. Iraungitze-data dute, bai saioak irauten duen denbora, bai aurrez ezartzen den egun bat (egun horretatik aurrera, ez dira egoten operatibo).

Cookieen erabilgarritasuna Orona Ulahiren webgunean

Orona Ulahik cookieak erabiltzen ditu bere webgunean errazago nabigatzeko; batetik, segurtasun-arrazoiengatik, eta, bestetik, erabiltzaileei zerbitzu eraginkorragoak eta pertsonalizatuagoak eskaintzeko. Zure izen-deiturak eta konektatzeko erabiltzen duzun posta-helbidea ez zaizkio ematen Orona Ulahiri. Lortzen den informazioa hauekin lotuta dago: bisitatutako orrialde-kopurua, hizkuntza, gure berriak argitaratzen dituen sare soziala, zein hiriri dagokion konexioko IP helbidea, erabiltzaile berrien kopurua, bisiten maiztasuna, bisitaren iraupena, eta zer nabigatzailetatik, operadoretatik edo terminal-motatik egiten den bisita.

Informazio horrek balio du gure web-orriak hobetzeko, behar berriak detektatzeko eta bisitatzen gaituzten erabiltzaileentzako zerbitzua hobetzeko behar diren hobekuntzak ebaluatzeko, betiere nabigatzaileetara edo gehien erabiltzen diren gailuetara egokituz.

Orona Ulahik erabiltzen dituen cookie-motak

Orona Ulahiren webguneetan erabiltzen diren cookieak bi motatakoak dira:

  1. 1. Saioko cookieak: aldi baterako cookieak dira; ez dira gordetzen erabiltzailearen terminalean, eta saioa amaitzean desagertu egiten dira. Cookie horietatik lortutako informazioak balio du webguneko trafiko-ereduak aztertzeko eta horren bidez eskaintzen ditugun zerbitzuak emateko.
  2. 2. Cookie iraunkorrak: erabiltzailearen terminalean gordetzen diren cookieak dira, eta nabigazioari buruzko informazioa berreskuratzeko aukera ematen dute, hurrengo bisitan erabiltzeko. Iraungitze-data dute, baina ez dira iraungitzen saioa amaitu bezain laster. Zure lehentasunei esker (adibidez, herrialdea eta hizkuntza), zure bisitak pertsonalizatzeko aukera ematen digute cookie hauek.

Zehazki, saioko cookie eta cookie iraunkor hauek erabiltzen ditu Orona Ulahik bere webguneetan, helburu hauekin:

Orona Ulahiren cookieak

Batzuk behar-beharrezkoak dira, bereziki, nabigazioa errazteko edo erabiltzaileak webgunera egiten duen bisitan dituen lehentasunak ezagutzeko balio dutenak; beste batzuk, berriz, berezko cookie analitikoak dira, jarduerari buruzko datu estatistikoak biltzeko.

Cookie-aren izena Iraungitze-data Helburua
PHPSESSID Saio-amaiera Cookie hau PHPk erabiltzaileen saioak bereizteko ematen duen saio-identifikatzaile bat da.

Hirugarrenen cookieak

Hirugarrenen cookieak, bereziki identifikaziorako erabiltzen direnak edo kanpoko eduki-hornitzaileek erabiltzen dituztenak (adibidez, Googleren bilaketa-motorrak).

Cookie-aren izena Iraungitze-data Helburua
_ga Zehaztu beharrekoa Google Analyticsek sarbideen kontrol estatistikorako erabiltzen dituen cookieak.

Orona Ulahik hirugarren baten zerbitzuak erabiltzen ditu, bereziki cookie-teknologia, audientzia-analisiak egiteko.

Webgune honek Google Inc. enpresak eskaintzen duen Google Analytics zerbitzua erabiltzen du. Google Inc. Delawareko enpresa bat da, eta ondoko hau du bulego nagusiaren helbidea: 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View (California), CA 94043, Estatu Batuak (“Google"). Webgunearen erabilerari buruz sortutako informazioa (zure IP helbidea barne) Googleren AEBko zerbitzarietara transmitituko da eta haietan artxibatuko da. Googlek informazio hori erabiliko du, gure izenean, webgunearen erabileraren arrastoari jarraitzeko. Webgunearen jarduera-txostenak bilduko ditu, eta webgunearekin eta Interneteko erabilerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk emango ditu. Googlek informazio hori hirugarrenen esku utzi ahal izango du legeak hala agintzen duenean, edo hirugarren horiek informazio hori Googlerentzat prozesatzen dutenean. Googlek ez du zure IP helbidea bere esku dagoen beste edozein daturekin lotuko.

Informazio xeheagoa nahi baduzu jakiteko nola jotzen duen Orona Ulahik hirugarrenen zerbitzuetara bere webgunean informazioa biltzeko eta erabiltzeko, sartu helbide honetan: https://developers.google.com/analytics/devguides/collection/analyticsjs/cookie-usage?hl=es.

Arduradunak ez du inolako erantzukizunik Cookiei buruzko Politika honetan aipatzen diren Googleren baldintzen eta politiken edukiaren eta/edo egiazkotasunaren gainean.

Cookie-ak blokeatzea edo ezabatzea

Zure ordenagailuan instalatutako cookieak baimentzeko, identifikatzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko, zure gailuan instalatutako nabigatzailearen aukeren konfigurazioan sartu behar da.

Nabigatzaile hauetan nola egin jakiteko, egin klik esteka hauetan:

Kontuan izan ezen, nahiz zure nabigatzailea konfiguratu cookie guztiak edo, bereziki, Orona Ulahiren webguneetako cookieak errefusatzeko, horrek ez dizula eragotziko webgunean nabigatzea. Eragozpen bakarra izango da ezingo dituzula erabili cookieren bat instalatua izatea eskatzen duten funtzionalitateak; zehazki, saioko cookieetan adierazitako funtzionalitateak.

Nolanahi ere, erabiltzaileak edozein unetan ezaba ditzake bere gailuan instalatutako Orona Ulahiren cookieak, nabigatzailearen laguntza-atalean jasotako prozedurari jarraituz.

Oinarri juridikoa

Hasierako bannerrean dagoen "ados" laukitxoa sakatzean, lehen aipatutako cookieak erabiltzea onartuko duzu, betiere adierazitako epeetan eta Cookieei buruzko Politika honetan jasotako baldintzetan.

Nazioarteko komunikazioak eta transferentziak

Arduradunak ez dizkie jakinaraziko datuak hirugarrenei, eta ez da egingo nazioarteko transferentziarik, Google Analyticsen cookieari buruz lehen adierazitakoa izan ezik.

Informazio osagarria

Orona Ulahiren datu pertsonalak tratatzeko politikari buruzko informazio osagarria kontsultatu dezakezu gure pribatutasun-politikan.

Halaber, guri buruzko informazio gehiago izateko, kontsultatu gure Lege Oharra edo bidali mezu elektroniko bat helbide honetara: gdpr@orona-group.com.

© Orona. Eskubide guztiak erreserbatuta