Europako Batasunaren Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean (“DBEO”) aurreikusitakoa eta, kasuaren arabera, aplikagarria den estatuko legedia betez, jakinarazten dizugu gure esku jarri dituzun datu pertsonalak erabiliko direla, ondoren zehazten den moduan.
Datuen tratamenduaren ardura duen erakundearen datuak hauek dira:
Orona Ulahik zure datu pertsonalak erabili ahal izango ditu, ondoren azaltzen diren oinarri juridikoen eta xedeen arabera:
Nolanahi ere, horren aurka egiteko eskubidea baliatu ahal izango duzu, klausula honetan aurreikusten den moduan.
Nolanahi ere, horren aurka egiteko eskubidea baliatu ahal izango duzu, klausula honetan aurreikusten den moduan.
Orona Ulahirekin eratutako kontratu- edo/eta merkataritza-harremanaren kudeaketa, egiaz kudeaketa eraginkorra egiteko interes legitimoa aintzat hartuta.
Orona Ulahiren instalazioetarako sarbidea kontrolatzeko beharrezkoak diren tratamenduak, hala nola sarrera-irteeretako irudiak hartzea, bideozaintzako kamerak ezarriz, helburu eta arrazoi bakarra izanik Orona Ulahik pertsonen, ondasunen eta materialen segurtasuna bermatzeko duen interes legitimoa.
Orona Ulahik zure datu pertsonalak gordeko ditu zurekiko kontratu-harremanak irauten duen artean, edo aipatzen den tratamendua gauzatzeko beharrezkoa duen denboraz, eta, orobat, aplikagarria den legedian aurreikusten diren ekintzen iraungitze edo preskribatzeko epeak irauten duen artean.
Instalazioetako sarbideen grabaketak eta haiei buruzko informazioa hilabete batez gordeko dira, jaso direnetik aurrera, eta ondoren ezabatu egingo dira, non ez diren gorde beharrak, pertsonen, ondasunen edo instalazioen aurkako ekintzak egiaztatu ahal izateko.
Zure datuak Orona Ulahiren sozietate-talde bereko kide diren enpresen esku utzi ahal izango dira, interes legitimoa izanez gero, konpainiek, beren jarduerak egokitasunez egin ahal izateko, elkarren arteko harremanak eta komunikazioa izan behar baitituzte (barne-helburu administratiboak); era berean, erakunde publikoen eskura ere jarriko dira, hala eskatzen duen lege-betebehar bat dagoenean.
Gainera, zure datuak eskuratu ahal izango dituzte, tratamenduaren ardura duten aldetik, taldekoak diren beste hainbat enpresak, kontratu-harremanaren kudeaketa zentralizatzeko, eta orobat zerbitzu informatikoen eta/edo teknologikoen hornitzaileek, segurtasun enpresek, call center enpresek, lege-aholkulariek eta ekitaldien antolaketan ari diren enpresek.
Orona Ulahik zure datu pertsonalen nazioarteko transferentziak egin ahal izango lituzke, egoitza Europako Esparru Ekonomikotik kanpo duten enpresen eskura jartzeko. Enpresa horiek Europako babes-mailaren pareko babesa dutela adierazten ez denean, Orona Ulahik dagozkion babes-neurriak hartuko ditu, kasu bakoitzaren arabera, kontratuko klausulen edo agiri egokien bidez.
Horren inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzu, bidali mezu elektroniko bat helbide honetara gdpr@orona-group.com.
Hona hemen baliatu ahal izango dituzun eskubideak:
Eskubide horiek baliatzeko, mezu elektroniko bat bidal dezakezu helbide honetara gdpr@orona-group.com. Eskabidea jaso ondoren, eskubide horiek baliatzeko bete behar den dokumentazioari buruzko informazioa helaraziko dizugu, hala nola kasu bakoitzerako behar diren inprimakiak eta ereduak.
Halaber, baduzu erreklamazioa aurkeztea datuen babesean eskumena duen kontrol-agintaritzaren aurrean, batez ere erantzun asegarria jaso ez baduzu zure eskubideak baliatzean.