Eraikinaren irisgarritasuna nabarmen areagotzen du, pertsona nagusientzat edo mugitzeko arazoak dituzten pertsonentzat, bereziki.
Eraikinarekiko moldagarritasuna
Aurrerakuntza teknologikoei esker, lehen ezinezkoa zen tokietan (hobi eta zulo txikiak, eskailera-ebaketak) irtenbideak lor daitezke. ORONAk eraikinak birgaitzeko bereziki diseinatutako ereduak ditu.
Pertsonen joan-etorri erosoagoa
Pertsonen joan-etorria arintzen du, bizilagunentzako zein bisitarientzako modu erosoagoan.
Diru-laguntzak eta abantaila fiskalak
Etxebizitzen birgaitzea eta eraikinen irisgarritasun-eskubidea sustatzen duten diru-laguntzei eta abantaila fiskalei buruzko aholkularitza eskaintzen dugu.
Bizi-kalitatea
Eraikineko edozein solairura azkar, eroso eta ziur heltzeko aukera ematen du. Erosketa-poltsekin, haur-kotxearekin, maletekin eta antzekoekin eskaileratan gora igotzeko lana kentzen du.
Eraikinaren balioa handitzea
Eraikinaren egungo eta geroko balioa handitzen du.
Segurtasuna
Segurtasun-maila areagotzen du, erosketak edo haur-kotxea eskaileratan gora igo beharrik ez dagoelako.